SORTZailea
Korapilatsu egiten zait nire "estiloa" definitzea, horregaitik, etengabean eraldatzen, sortzen eta jolasten ari den estiloa dudala esatea dut gustoko.
Nire artea formatu ezberdinetan topatu dezakezue ere, eta ez badago zuek buruan duzuen horretan, galdetzea duzue, eta agian, kriston kanika taldea sortu dezakegu elkarrekin.
Gauza berriak bururatzen zaizkidan bitartean, hemen duzue nire zerbitzuen eta artelanen ibilbidea, norakoa, eskaintza:

ENKARGUAK
Pertsona fisiko, enpresa edo erakundeei zuzenduta.

GIFak
zuen storyetan erabiltzeko

SORKUNTZAK
Dendan zein Azoketan eskuragarri

LAMINAK
Marrazki originalen zein irudi digitalen kopia zenbatuak.
240gr ARENA papera
Auzoko inprentan eginak

PEGATINAK + bestelakoak
Autorako, portatilean jartzeko, azal anitzetan jartzeko vinilozkoak.
Transparenteak zein opakuak.
Auzoko inprentan eginak
EROSI

EGUZKILOREAK
XS-XXL tailak
Diseinu anitzak
EROSI

KAMISETAK
XS-XXL tailak
Diseinu anitzak
EROSI

TOTEPOLTSAK
Marrazki originalen zein irudi digitalen kopia zenbatuak.
240gr ARENA papera
Auzoko inprentan eginak
EROSI

ILUSTRAZIOAK
Nire estilo nahasi eta barrokoa gustatu zaizu eta ilustrazio pertsonalizatu bat nahi duzu zure sorkuntza horri narrazio-irudia egiteko? Hauxe da gunea. Eta unea.
01 nola
1) Formulario, Posta elektroniko edo Whatsapp bidezko lehen harreman IDATZIA egin.
Ahal dudanean erantzuna luzatuko dizut eta geroztik gure harremantzeko era zuri hobekien datorkizun erara burutuko dugu (ahal den einean, noski): Bideo-deiaz, dei telefonikoz, modu analogikoan aurrez-aurre, whatsapp audioz, emailez,...
2) Behin nahiak, helburuak eta aurrekontuak adostuta, kontratu konkretu bat sortu eta sinatuko dugu.
3) Bakoitza bere etxean eta herriko plazetan sortutakoaz disfrutatzeko momentua bizi. Guay.
02 zer
Irudi solteak, irudi bilduma, JPG artxiboak, PNG artxiboak.
Zertarako nahi/behar duzu ilustrazioa?
Aurrekontuak beharren arabera sortuko dira.
03 lanak









ERRETRATUAK
"GELATXO BAT NORBERARENA"
Zure ibilbide, anekdota, lorpen, momentu inportanteak, zaletasunak eta ingurua gela baten barruan sartzen ditut.
DOODLE estiloko marrazki bidez. Hori bai estiloa!



ESKURATZEKO PAUSUAK
1
Dendan sartu eta "Erretratu pertsonalizatuak" karpeta aukeratu
2
Bertan, aukera ezberdinak topatuko dituzu, lanaren bolumenaren arabera. Aukeratu zuk nahi edo behar duzuna.
Marko Beltza nahi izatekotan, aparte gehitu beharko duzu hor bertan.
3
Erosketa burutu aurretik arretaz irakurri "KONTUAN HARTZEKOAK" eta buruz erabaki aurrera jarraitu nahi duzun. (Erosketa burutu ostean dokumentu bat jasoko duzu sortze-kontratua balioztatzeko.)
4
Erosketa burutu, BIZUM edo TRANSFERENTZIA bidez.
5
Jaso duzun erantzunean dokumentu bat atxikituta doa. Irakurri eta sinatuta berbidali.
6
Gure bidaiari hasiera emateko ordua iritsi da! Zure ideia eta istorioak entzutearekin bat nire burua martxan jarriko da. Zenbat abentura ilustratzeke!