mototsa buruan

eta

marraztu mundua

Ondo etorriak arteaz baliatutako jolasaren txokora eta aurreiritzi zein epaiketarik gabeko sorkuntzara.

Ni Oihane nauzue,"Marratik At" izen atzean jolasten den Bilbotar arabarra.

MARRATIK AT - oihane-erretratu-perfil-ts20250217083809676741.png

Momentuaren arabera nire bizitza den filmaren protagonista ezberdinek hartzen dute hitza;
Oihane jostaria, sortzailea, zaintzailea, frikia, nagia, dantzaria,... asko gara gorputz hau marrazten.
Baina lasai, zuentzat bi Oihane marraztu ditut:

ZEINEKIN JOLASTUKO ZARA? 
(Argazkia sakatu informazio gehiago jasotzeko.)

MARRATIK AT - marratikat_web_sortzi_arrosa4-ts20250322090838696606.jpg

SORTZAILEA

Mototsa buruan, koadernoa poltsan, begirada zeruan eta oinutsik belarretan

Beste batzuetan pijama jantzita, umea gainean.
Begiak itxita ere bai sortzen badakit.
Eta zer egin abilezia eta grazia honekin? Ba gauza guzti hauek: 
 

꩜ PRINT-ak + papergintza
ESKARIAK (Diseinu / marrazki / patroi)
𖦹 Erretratu pertsonalizatuak
꩜ GIF-ak
𖦹 Oihalak

(Argazkian klikatu informazio gehiago izateko edo bestela zuzenean dendara jo menua zabalduz ;) )


MARRATIK AT - marratikat_web_bideratz-ts20250322085158447085.jpg

BIDERATZAILEA

Zapatak kanpora, epaiketak atean bestaldean eta arropa zikina gainean!

Musika, hitzak, teknikak, prozesu askea, anekdotak, ixiltasuna, pintura usaina, artazien hotsa, paper gaineko marren melodia. 

Gauza zoragarri guzti horiek topatu ahal izango dituzu gure klase zein tailer monografikoetan.

(Argazkian klikatu nire zerbitzuak kontratatu nahi badituzu edo tailer monografikoen berri izan nahi baduzu) 

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Gobierno de España
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia